Emakundek argitaratutako okaren jolasa dugu hau. Baliabide interesgarria izan daiteke, haurrekin hezkidetza lantzeko. Okaren jolasa scribd formatoan, ekiten ikasi, jolasten ikasi blogetik hartu dut.
okaren jolasa
HEZKIDE
Euskal hezkuntza hezkidetzatik eraikiz
2011-05-16
HEZKIDETZA HIZTEGIA
Power Point honek, blog honetako hiztegia izatea du helburu. Blogean eta hezkidetza lantzerakoan agertzen zaizkigun hainbat kontzepturen azalpenak emanez.
Hezkidetzaren Inguruko Hainbat Kontzeptu
Hezkidetzaren Inguruko Hainbat Kontzeptu
MATERIAL HEZKIDETZAILEA
Power point hau, Bilgune Feministak publikatutako hezkidetza gida oinarri hartuta egin dut. Bertan,eskolan erabiltzen dugun materialaren azterketa egiteko bitartekoa da.
Material Hezkidetzailea
Material Hezkidetzailea
Hezkidetza argazkiak
Argazki horiek interesgarriak iruditu zaizkit neska eta mutilen arteko harremanak erakusten dituztelako eta, bide batez, hezkidetzak duen garrantziaz ohartarazten dutelako.
Zubiak eraikitzen hezkidetza taldea. Bloga
Zubiak eraikitzen hezkidetza taldearen bloga dugu hau. Bloga honek, hezkidetza lantzeko hainbat bitarteko eskeintzen dizkigu. Hala ere, mugimendu feministaren lan eremu eta berri ezberdinak agertzen zaizkigu ere. Horretrako hainbat bitarteko ezberdinez baliatzen da: bideoak, ipuinak, artikuluak.
Ekiten, ikasi, jolasten ikasi bloga
Ekiten, ikasi, jolasten ikasi blogean jolasaren bitartez nola ikasi daitekeen azaltzen digu, hainbat jolasen adibideak emanez.
Aipatzekoak iruditzen zaizkit, berziklatutako materiala erabiliz egin daitezkeen jolas mota desberdinak. Eta besttik,Emakundek hezkidetza lantzeko argitaratutako okaren jolasa.
Emakume Fisikari eta Kimikariak. Webquest.

2011-05-10
Hizkuntza sexista ez erabiltzeko hainabt gomendio
Euskaraz eta gazteleraz hitz egiteko orduan, hizkuntza ez sexista erabiltzeko hainbat gomendio:
Gaztelaniarentzako gomendioak:
- Termino neutro edo generikoak erabili: "profesorado" "profesores y profesoras" erabili beharrean, "alumnado" "alumnos y alumnas" erabili beharrean, "infancia" "niños y niñas" erabili beharrean, "ciudadania" "hombres y mujeres" erabili beharrean…
- Ez erabili emakume substantiboa emazte hitzaren sinonimo bezala
- Hitz abstraktuak erabili: "alcaldia" "alcalde" beharrean, "asesoria" "asesor" beharrean…
- Dokumentuetan "/" barra erabili: "Sr./Sra", "amigo/a"…
- Ez erabili @ ikur linguistiko moduan
- Talde mistoei buruz ari zarenean, erabili forma bikoitzak: hau da, "premio a la mejor alumna o alumno"…
- Generoen ordena aldatu: hau da, gizonezkoen generoak ez du zertan lehena izan behar. "Padres y madres" esan beharrean, "madres y padres" erabil dezakezu.
- Titulu akademikoen aipamena egiten duzunean erabili emakumezkoen generoa: "diplomada", "licenciada", "abogada", "arquitecta"…
- Eduki aditza erabili egon aditzaren ordez: "tener interes" erabili "estar interesado beharrean...
- Artikuluak erabili mugagabeen ordez: "los participantes" erabili beharrean "cada participante" erabili...
- "Quien" edo "quienes" erabili: "quienes participen en el festival" idatzi dezakezu "los participantes en el festival" jarri beharrean...
- Gizon eta emakumeei tratamendu berdina eman: hau da, "señor" eta "señora" erabili "señor" eta "señorita" erabili beharrean.
- Ez erabili termino misoginoak: "coñazo", "maruja"...
Aipatu beharra dago, hainbat hitzek esanahi ezberdinak dituztela generoaren arabera. Kasu askotan, gainera, emakumezkoen generoak mespretxuzko konnotazioa izaten du. Hainbat adibide irakur ditzakezu ondoren.
| Zorro: justiziaren alde borrokatzen duen heroia | Zorra: maitasunaren artisaua |
| Perro: gizakiaren lagunik onena | Perra: zorraren berdina |
| Fulano: zehaztugabeko edo irudikatutako pertsona | Fulana: perra |
| Hombre publico: pertsonaia entzutetsua, funtzionario publikoa | Mujer publica: berdina |
| Heroe: idoloa | Heroina: droga |
| Soltero: azkarra, zentzuduna | Soltera: heldua, geldoa, dagoeneko aukerarik ez duena |
| Cojonudo: ona, zoragarria | Coñazo: jasangaitza |
Euskararentzako gomendioak
Euskaraz generorik ez dagoen arren, kontuan izan behar da sexuak bai bereizten dituela. Horregatik, eta euskaraz ere hizkuntzan sexismorik egon ez dadin, hemen dituzu jarrai ditzakezun hainbat aholku.
- Erabili hitz-elkarteak: jaun-andreak, andre-gizonak, seme-alabak...
- Erabili generikoak: gizakia, gurasoak...
- Lanbideak eta ikasketak aipatzerakoan, eta baldin badago, erabili forma femeninoa
- Erabili hitanoa, bi sexuetako formak hartzen baitira kontuan
- Ez erabili "Mari"-z hasten diren hitzak: Mari-purtzil, Mari- baldraska...
Hizkuntza sexistaren inguruko informazio gehiago irakur dezakezu Emakunderen argitalpen honetan: Hizkuntzak, hitzak baino zeozer gehiago. Hizkuntzaren erabilera ez-sexistarako proposamenak (pdf, 753 Kb). Gure eguneroko bizitzan hizkuntza sexista ez erabiltzeko proposamena jasotzen da bertan.
NAFARROAKO GOBERNUAK HEZKIDETZA BULTZATZEN DU?
Nafarroako gobernuak,UPNk gidatuta, aurrematrikulazio kanpainerako egindako bideoa. Bideo hau ikusi eta gero, zein nolako baloreak bultzatzen ditu Nafar gobernuak?
2011-05-04
2011-04-30
Ipuin gidak
Ipuinek, umeak txiki-txikiak direnetik, heziketarako baliabide ezin hobea eskaintzen digute. Ipuinen bidez umeek mezu desberdinak jasotzen dituzte eta barneko adimen-egituretan eragina izaten dute, beraien inguruan gertatzen diren gauzen irakurketa egiten joateko lagungarri suertatzen direlarik. Umeen literaturak jendarteratze prozesuan duen funtzio argienetarikoa eredu femenino eta maskulinoen igorpena da. Neska-mutilei paper sexualak helarazten zaizkie arrakasta handiz; sexu bakoitzarentzat rol, gaitasun eta portaera batzuk markatuko dituzte.
1.Ipuinak ez sexistak izateko gida
Haur literatura eta hezkidetza
Jarraian ikus dezakezue, Donostia Kulturako Liburutegi Nagusiak eta Emakumearen Ordezkaritzak , aholkulari talde batekin egindako ipuinen eta liburuen katalogoa, 0-12 urte biartekoentzat.
0-6 urte:
Ada ez da inoiz beldurtzen; Cordova, Isabel
Aitona maitea; Abeya, Elisabet
Arratsalde euritsua; Leonrad, Marcía
Bainuetxeko fantasma; Company, Mercé
Eta handia egiten naizenean, zer?; Abeya, Elisabet
Hau eskola bada ni tigrea naiz; Viza, Montserrat
Kiriko eskolan; Marti, Isabel
Kiriko eta bere sendia; Marti, Isabel
Kiriko igerilekuan; Elena Horacio, Martí Isabel
Lainoa poltsikoetan; Alibé I Riera, Maria Dolors
Mamu bat hirian; Garrido de Rodriguez, Neli
Marigorringoak hegan; Zubizarreta, Patxi
Marixorren deskuidoa; Mathieu, Renada
Mustloa naaaiz...; Zubizarreta, Patxi
Puf! Hau nazka; Casadelrrey, Fina
Teo lagun baten etxean; Denou, Violeta
Teo udalekuan; Denou, Violeta
Zarata zoroak; Garrido de Rodriguez, Neli
Zazpi senide musikariak; Abeya, Elisabet
Aitona maitea; Abeya, Elisabet
Arratsalde euritsua; Leonrad, Marcía
Bainuetxeko fantasma; Company, Mercé
Eta handia egiten naizenean, zer?; Abeya, Elisabet
Hau eskola bada ni tigrea naiz; Viza, Montserrat
Kiriko eskolan; Marti, Isabel
Kiriko eta bere sendia; Marti, Isabel
Kiriko igerilekuan; Elena Horacio, Martí Isabel
Lainoa poltsikoetan; Alibé I Riera, Maria Dolors
Mamu bat hirian; Garrido de Rodriguez, Neli
Marigorringoak hegan; Zubizarreta, Patxi
Marixorren deskuidoa; Mathieu, Renada
Mustloa naaaiz...; Zubizarreta, Patxi
Puf! Hau nazka; Casadelrrey, Fina
Teo lagun baten etxean; Denou, Violeta
Teo udalekuan; Denou, Violeta
Zarata zoroak; Garrido de Rodriguez, Neli
Zazpi senide musikariak; Abeya, Elisabet
6-9 urte
Ahatetxoa eta sahats negartia; Landa, Mariasun
Aita despistatu bat; Gregori, Josep
Aiton-amonak; Balzola, Asun
Aitonaren txalupan; Landa, Mariasun
Aldaketen hiria; Sagarzazu, Pako
Alex; Landa, Marisun
Amona maitea, zure Susik; Nostlinger, Christine
Augusto eta Augustina pailazoak; Preussler, Otfried
Begigorritarren erlojua; Arrieta, Yolanda
Elisabete lehoi domatzailea; Landa, Mariasun
Ernestoren historia; Company, Mercé
Errusika; Landa, Mariasun
Etorriko zara nirekin?; Calleja, Seve
Franzen eskolako kontuak; Nostlinger, Christine
Franzen oporretako kontuak; Nostlinger, Christine
Funtefa-Funtefi txikia; Lobe, Mira
Gola katu trapezista; Etxaniz Xabier
Gorka Doneraen larrosa; Sennell, Joles
Hannoren herensugetxoa; Korschunow, Irina
Iholdi; Landa, Mariasun
Irma; Landa, Mariasun
Izeba Mariasunen ipuinak; Sarrionandia, Joseba
Izeba txikia; Landa, Mariasun
Joantxoren fragata. askatasuna; Balzola, Asun
Josetxoren egunkaria. Langabezia; Balzola Asun
Joxepi dendaria; Landa, Mariasun
Kaskarintxo; Landa Mariasun, Ormazabal Joxantonio
Lagun-lagunak; Danziger, Paula
Leireren opor miresgarriak; Ortiz de Landaluze, Agurtzane
Maria eta taerkia; Landa, Mariasun
Markel, Maddi eta Maluta; Nostlinger, Christine
Mini eskolara doa; Nostlinger, Christine
Nire osaba teo; Mateos, Pilar
Nola bizi, zazpi bizi; Arrieta Yolanda
Partxela; Landa, Mariasun
Susi maitea, paul maitea; Nostlinger, Christine
Txan fantasma; Landa, Mariasun
Txitoen istorioa; Atxaga, Bernardo
Xola eta basurdeak; Atxaga, Bernardo
Zergatik?; Keselman, Gabriela
Ziriko zerritxoa; Haler, Eveline
9-12 urte
Amets uhinak; Landa, Mariasun
Amona; Hartling, Peter
Amona eta biok, Broger, Achim
Amaona sagar gainean; Lobe, Mira
Azken herensugea; Nesbit, Edith
Beldurra pasa nahi baduzu; Sommer-Bodenburg, Angela
Belle landetako direna; Garmenida, Mikel
Benek Anna maite du; Hartling, Peter
Bufanda urdina; Balzola, Asun
Enekoren soineko arrosa; Fine, Anne
Eskubeltz taldearen abenturak; Jurgen Press, Hans
Franze; Hartling, Peter
Franzen gorabeherak; Nostlinger, Christine
Iñaxioren kefir bereziak; Moreno, Marian-Lopez, Manu
Hegaz egiten ez zuten txorien zuhaitza; Lopez Narvaez Concha
Ilun; Etxaniz, Xabier
Julieta, Romeo eta saguak; Landa, Mariasun
Mari-Marietta; Gozalez Esnal Maite
Neskatxak; Fernandez Paz Agustin
Pippi itsasorako asmotan; Lindgren Astrid
Pippi kaltzaluze; Lindgren Astrid
Rosalindek asmoak ditu buruan; Nostlinger Christine
Sadako eta paperzeko mila kurriloak; Goerr, Eleanor
Utinghami lainotako errege; Canela, Mer
Aita despistatu bat; Gregori, Josep
Aiton-amonak; Balzola, Asun
Aitonaren txalupan; Landa, Mariasun
Aldaketen hiria; Sagarzazu, Pako
Alex; Landa, Marisun
Amona maitea, zure Susik; Nostlinger, Christine
Augusto eta Augustina pailazoak; Preussler, Otfried
Begigorritarren erlojua; Arrieta, Yolanda
Elisabete lehoi domatzailea; Landa, Mariasun
Ernestoren historia; Company, Mercé
Errusika; Landa, Mariasun
Etorriko zara nirekin?; Calleja, Seve
Franzen eskolako kontuak; Nostlinger, Christine
Franzen oporretako kontuak; Nostlinger, Christine
Funtefa-Funtefi txikia; Lobe, Mira
Gola katu trapezista; Etxaniz Xabier
Gorka Doneraen larrosa; Sennell, Joles
Hannoren herensugetxoa; Korschunow, Irina
Iholdi; Landa, Mariasun
Irma; Landa, Mariasun
Izeba Mariasunen ipuinak; Sarrionandia, Joseba
Izeba txikia; Landa, Mariasun
Joantxoren fragata. askatasuna; Balzola, Asun
Josetxoren egunkaria. Langabezia; Balzola Asun
Joxepi dendaria; Landa, Mariasun
Kaskarintxo; Landa Mariasun, Ormazabal Joxantonio
Lagun-lagunak; Danziger, Paula
Leireren opor miresgarriak; Ortiz de Landaluze, Agurtzane
Maria eta taerkia; Landa, Mariasun
Markel, Maddi eta Maluta; Nostlinger, Christine
Mini eskolara doa; Nostlinger, Christine
Nire osaba teo; Mateos, Pilar
Nola bizi, zazpi bizi; Arrieta Yolanda
Partxela; Landa, Mariasun
Susi maitea, paul maitea; Nostlinger, Christine
Txan fantasma; Landa, Mariasun
Txitoen istorioa; Atxaga, Bernardo
Xola eta basurdeak; Atxaga, Bernardo
Zergatik?; Keselman, Gabriela
Ziriko zerritxoa; Haler, Eveline
9-12 urte
Amets uhinak; Landa, Mariasun
Amona; Hartling, Peter
Amona eta biok, Broger, Achim
Amaona sagar gainean; Lobe, Mira
Azken herensugea; Nesbit, Edith
Beldurra pasa nahi baduzu; Sommer-Bodenburg, Angela
Belle landetako direna; Garmenida, Mikel
Benek Anna maite du; Hartling, Peter
Bufanda urdina; Balzola, Asun
Enekoren soineko arrosa; Fine, Anne
Eskubeltz taldearen abenturak; Jurgen Press, Hans
Franze; Hartling, Peter
Franzen gorabeherak; Nostlinger, Christine
Iñaxioren kefir bereziak; Moreno, Marian-Lopez, Manu
Hegaz egiten ez zuten txorien zuhaitza; Lopez Narvaez Concha
Ilun; Etxaniz, Xabier
Julieta, Romeo eta saguak; Landa, Mariasun
Mari-Marietta; Gozalez Esnal Maite
Neskatxak; Fernandez Paz Agustin
Pippi itsasorako asmotan; Lindgren Astrid
Pippi kaltzaluze; Lindgren Astrid
Rosalindek asmoak ditu buruan; Nostlinger Christine
Sadako eta paperzeko mila kurriloak; Goerr, Eleanor
Utinghami lainotako errege; Canela, Mer
2011-04-29
Hezkidetza gida
Hezkidetza gida hau, baliabide interesagarria iruditzen zait. Hona hemen, gidak barnebiltzen duen edukien inguruko laburpen txiki bat:
Euskal Herriko Bilgune Feministak “Hezkidetza gida”. Parekideta-sunaren bidean lanean diharduten hezitzaileentzat tresna praktikoa izan nahi du gidak eta 50 galdera eta horiek erantzuteko 50 proposamen planteatu dituzte Marije Apodakak, Maider Gon-zalezek, Aitziber Martinez de Lagosek eta Bea Ugartek.
Hezkuntza jardueretan, oharkabean, maiz gertatzen dira sexu bereizkeriak. Horregatik arrazoi nahikoa badago parekidetasuna lortzeko eskolako jardueretan esku hartzeak ondo planifikatzeko. Adibideak, asko dira. Jolastokietan, gehienetan, mutilak ikusten dira jaun eta jabe, eta neskak berriz, bazterreko jolasean; lantzen diren liburu eta edukietan, eduki androzentrikoak dira ardatza nahi baino gehiagotan; jarreretan, harremanetan, balioetan, askotan, eredu maskulinoa izaten da erreferentea.
Bilgune Feministak duela urte batzuk ikastetxeek hezkuntza hezkidetzailea bermatzeko beharrezko minimoak jasotzen dituen 10 puntuko zerrenda, Minimoen Taula, kaleratu zuen. Minimoen Taula, Euskal Hezkuntza Sisteman txertatzeko bitartekoa da, hain zuzen ere, hezkidetza eta genero ikuskera praktikatzen lagundu gaituena. Baina, horretarako, Hezkuntza Sistemak, eraldatzailea eta sortzailea izan beharko luke. Hau da, hezkuntzak, genero-arteko erlazio berriak sortzen laguntzeaz gain, euskal emakumeok bizi ditugun, eta historian zehar bizi izan dituzten gutxitze eta diskriminazioei aurre egiteko bitarteko zehatzak izan beharko lituzke.
Bilgune Feministak, bide horretan, hots, Parekidetasunaren bidean, urratsak emateko hezkuntzan dabilen edonori, beste tresna bat eskaini nahi izan dio. Horrela, 2006. urtean, Hezkidetza-Gida sortzen hasi ginen; aditu-taldea sortu eta edukiak definitu genituen. 2008an argitaratu dugu eta hezitzaileei hainbat bidetatik helarazten ari gara (komunikabideak, mintegia, ikastaroa eta aurkezpen zehatzak). Gaurtik aurrerako lanean, hezkidetza errealitatea izan dadin, hezkuntza-komunitatean bilkurak, eztabaidak eta adostasunak lortzea litzateke helburua.
Gidak, eredu maskulinoa nola goraipatzen den erakusteko hainbat adibide praktiko ematen ditu. Unitate Didaktikoak sortzean, edozein hezitzailek hezkidetza kontuan izateko jarraibideak emango dituen gida sortu nahi izan dugu. Parekidetasunaren bidean beste tresna bat da. Baina, tresna edo bitarteko praktikoa izatea nahi izan dugu, hezitzaileek pauso praktikoak emateko duten erronkan, lagungarri izatea nahi izan dugu. Hori dela eta, gidak, irakasleak eguneroko jardueretan izan ditzakeen galderei erantzuteko asmoz planteatu da. Eman beharreko pausoak antolatu ditugu eta horretarako, koloreen bidez atalak ondo bereizi ditugu. Atal teorikoa eta praktikoa ondo uztartuak ditu, gidaren erabilera errazteko eta atal praktikoari garrantzia emateko.
Unitate Didaktiko bat egitean hezkidetzaren ikuspuntutik kontuan izan beharreko elementuak azaltzen ditu: balioak eta konpetentziak, helburuak, edukiak, metodologia, ikastetxearen antolaketa, materialak, harremanak, hizkuntza, espazioa eta denbora, ebaluazioa. Atal bakoitzean, hainbat galderen inguruan hausnarketa eta proposamenak luzatu ditugu.
Atal bakoitzean, hezkidetzaren ikuspuntutik eginiko definizioa osatu dugu; hainbat proposamen, jarraibide, zenbait egiteko modu eta adibide ere eskaini ditugu. Horrela, praktika bat, parekidetasunaren aldekoa den edo ez bereizteko irizpideak izan ditzagun.
Gidan, galdera hauei eta beste horrenbeste galderari erantzuteko proposamenak topa daitezke:
- Zeintzuk dira sexua eta generoa dela eta diskriminazioak ekiditeko hezkuntzaren oinarritzat hartu beharreko balioak?
- Konpetentziek zein irizpide bete behar dituzte?
- Zeintzuk dira balio eta konpetentzia horiek barneratzen lagunduko duten jarraibideak?
- Zeintzuk dira sexua eta generoa dela eta diskriminazioak ekiditeko helburuek bete behar dituzten irizpideak?
- Helburuak bertsuak izan behar dira neskentzako edo mutilentzako?
- Gu, hezkidetzaileok, ere, generoan sozializatuak izan gara. Zer egin dezakegu hori ikasleengan edo partaideengan ditugun itxaropenetan ez islatzeko?
- Zer hartu behar da kontuan edukiak programatzerakoan?
- Zelan jorratu jarrerak?
- Hezkidetzaileon zein jokabideetan isla daiteke sexismoa?
- Zeintzuk dira metodologia hezkidetzailearen ildoak?
- Zein teknika erabil daitezke eta zer lortu behar dute?
- Zeintzuk dira metodologia hezkidetzailea martxan jartzeko jarraibide lagungarriak?
- Ikastetxeetan hainbat arau eta protokolo arautua datoz, hezkidetzaileek zein partaideek ezin dute ezer aldatu, zer egin hori baztertzailea denean?
- Zer da antolakuntza demokratikoa?
- Zelan aztertu materiala sexista den ala ez jakiteko?
- Zein estrategiek laguntzen dute harreman parekideak bultzatzen?
- Zeintzuk dira zaintzaren etikaren irizpideak?
- Zein izango da parekidetasunean oinarritutako harremanak izaten lagunduko digun araudia?
- Zeintzuk dira komunikaziorako oinarrizko arauak?
- Zer da hizkuntza sexista?
- Euskara sexista al da?
- Zer da espazioa eta denboraren erabilera sexista?
- Zer aztertu behar da espazioari eta denborari buruzko diagnosia egiteko?
- Zer da ebaluazio hezkidetzailea?
- Nola ebaluatzen dira jarrerak?
Laburbilduz
Horrelako galderei erantzunez zera lortu nahi dugu: norbere berezitasunaren arabera, askotariko izaerak onartuz, generotik at egiten den pertsonen hezkuntza. Irizpide sexistek barnebiltzen dituzten, gizon eta emakumeei egokitutako rol, balio, portaerak... transmititu gabe heztea.
2011-04-27
Euskal Curriculuma eta Hezkidetza
Curriculumak kulturaren transmisioan erabateko garrantzia duela uka ezina da, hortaz euskal kultura eta euskara errespetatuko duen curriculuma izatea ezinbestekoa ikusten dut Euskal Herrian bizi garen heinean.
Gaur egun, curriculumaren edukinen %55a Madriletik datorrela jakinda, esan dezakegu gaur egun ez dagoela euskalduna izatean helburu duen curriculumik. Horregatik, euskal hezkuntza sistema nazionalaren eraikuntzara eramango gaituen EUSKAL Curriculuma praktikan jartzea litzateke egokiena.
Eta curriculum hau existitzen da, gaur egun oriandik praktikan jartzen ez den arren. Beraz, hezkidetzari buruz zer dioen jakitea beharrezkoa ikusten dut, batez ere euskal hezkuntza batean sinisten dugunontzat. Horretarako, egizu clik hemen hezkidetzaren gaiari buruz euskal curriculumak zer esaten duen jakiteko.
Hezkidetzaren garrantziaz hezkuntzan bideoa
Hezkidetzari buruz sarean aurkitu dudan bideo hau interesgarria iruditu zait: Bideoa, ikasle ikuspegi batetik landuta dago.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)






