2011-05-16

Hezkidetza lantzeko jolasa.

Emakundek argitaratutako okaren jolasa dugu hau. Baliabide interesgarria izan daiteke, haurrekin hezkidetza lantzeko. Okaren jolasa scribd formatoan, ekiten ikasi, jolasten ikasi blogetik hartu dut.

okaren jolasa

HEZKIDETZA HIZTEGIA

Power Point honek, blog honetako hiztegia izatea du helburu. Blogean eta hezkidetza lantzerakoan agertzen zaizkigun hainbat kontzepturen azalpenak emanez.

Hezkidetzaren Inguruko Hainbat Kontzeptu

MATERIAL HEZKIDETZAILEA

Power point hau, Bilgune Feministak publikatutako hezkidetza gida oinarri hartuta egin dut. Bertan,eskolan erabiltzen dugun materialaren azterketa egiteko bitartekoa da.
Material Hezkidetzailea

Hezkidetza argazkiak



Argazki horiek interesgarriak iruditu zaizkit neska eta mutilen arteko harremanak erakusten dituztelako eta, bide batez, hezkidetzak duen garrantziaz ohartarazten dutelako.

Zubiak eraikitzen hezkidetza taldea. Bloga


Zubiak eraikitzen hezkidetza taldearen bloga dugu hau. Bloga honek, hezkidetza lantzeko hainbat bitarteko eskeintzen dizkigu. Hala ere, mugimendu feministaren lan eremu eta berri ezberdinak agertzen zaizkigu ere. Horretrako hainbat bitarteko ezberdinez baliatzen da: bideoak, ipuinak, artikuluak.

Ekiten, ikasi, jolasten ikasi bloga



Ekiten, ikasi, jolasten ikasi blogean jolasaren bitartez nola ikasi daitekeen azaltzen digu, hainbat jolasen adibideak emanez.

Aipatzekoak iruditzen zaizkit, berziklatutako materiala erabiliz egin daitezkeen jolas mota desberdinak. Eta besttik,Emakundek hezkidetza lantzeko argitaratutako okaren jolasa.

Emakume Fisikari eta Kimikariak. Webquest.

   webquest  hau baliabide gisa erabili dezakegu. Emakumeak, zientzian egin duten ekarpena erakusten digu. Orokorrean, testu liburuetan edozein eremuko  historia kontatzerakoan gizonak izaten dira protagonista. Bertan, emakume ezberdinek  mundu zientifikoan egindako ekarpena azaltzen zaigu.

Urtxintxa bildumako Haur Kantak

2011-05-10

Hizkuntza sexista ez erabiltzeko hainabt gomendio

Euskaraz eta gazteleraz hitz egiteko orduan, hizkuntza ez sexista erabiltzeko hainbat gomendio:

Gaztelaniarentzako gomendioak:

  • Termino neutro edo generikoak erabili: "profesorado" "profesores y profesoras" erabili beharrean, "alumnado" "alumnos y alumnas" erabili beharrean, "infancia" "niños y niñas" erabili beharrean, "ciudadania" "hombres y mujeres" erabili beharrean…

  • Ez erabili emakume substantiboa emazte hitzaren sinonimo bezala

  • Hitz abstraktuak erabili: "alcaldia" "alcalde" beharrean, "asesoria" "asesor" beharrean…

  • Dokumentuetan "/" barra erabili: "Sr./Sra", "amigo/a"…

  • Ez erabili @ ikur linguistiko moduan

  • Talde mistoei buruz ari zarenean, erabili forma bikoitzak: hau da, "premio a la mejor alumna o alumno"…

  • Generoen ordena aldatu: hau da, gizonezkoen generoak ez du zertan lehena izan behar. "Padres y madres" esan beharrean, "madres y padres" erabil dezakezu.

  • Titulu akademikoen aipamena egiten duzunean erabili emakumezkoen generoa: "diplomada", "licenciada", "abogada", "arquitecta"…

  • Eduki aditza erabili egon aditzaren ordez: "tener interes" erabili "estar interesado beharrean...

  • Artikuluak erabili mugagabeen ordez: "los participantes" erabili beharrean "cada participante" erabili...

  • "Quien" edo "quienes" erabili: "quienes participen en el festival" idatzi dezakezu "los participantes en el festival" jarri beharrean...

  • Gizon eta emakumeei tratamendu berdina eman: hau da, "señor" eta "señora" erabili "señor" eta "señorita" erabili beharrean.

  • Ez erabili termino misoginoak: "coñazo", "maruja"...

Aipatu beharra dago, hainbat hitzek esanahi ezberdinak dituztela generoaren arabera. Kasu askotan, gainera, emakumezkoen generoak mespretxuzko konnotazioa izaten du. Hainbat adibide irakur ditzakezu ondoren.

Zorro: justiziaren alde borrokatzen duen heroia Zorra: maitasunaren artisaua
Perro: gizakiaren lagunik onena Perra: zorraren berdina
Fulano: zehaztugabeko edo irudikatutako pertsona Fulana: perra
Hombre publico: pertsonaia entzutetsua, funtzionario publikoa Mujer publica: berdina
Heroe: idoloa Heroina: droga
Soltero: azkarra, zentzuduna Soltera: heldua, geldoa, dagoeneko aukerarik ez duena
Cojonudo: ona, zoragarria Coñazo: jasangaitza

Euskararentzako gomendioak


Euskaraz generorik ez dagoen arren, kontuan izan behar da sexuak bai bereizten dituela. Horregatik, eta euskaraz ere hizkuntzan sexismorik egon ez dadin, hemen dituzu jarrai ditzakezun hainbat aholku.

  • Erabili hitz-elkarteak: jaun-andreak, andre-gizonak, seme-alabak...

  • Erabili generikoak: gizakia, gurasoak...

  • Lanbideak eta ikasketak aipatzerakoan, eta baldin badago, erabili forma femeninoa

  • Erabili hitanoa, bi sexuetako formak hartzen baitira kontuan

  • Ez erabili "Mari"-z hasten diren hitzak: Mari-purtzil, Mari- baldraska...

Hizkuntza sexistaren inguruko informazio gehiago irakur dezakezu Emakunderen argitalpen honetan: Hizkuntzak, hitzak baino zeozer gehiago. Hizkuntzaren erabilera ez-sexistarako proposamenak (pdf, 753 Kb). Gure eguneroko bizitzan hizkuntza sexista ez erabiltzeko proposamena jasotzen da bertan.



NAFARROAKO GOBERNUAK HEZKIDETZA BULTZATZEN DU?


Nafarroako gobernuak,UPNk gidatuta, aurrematrikulazio kanpainerako egindako bideoa. Bideo hau ikusi eta gero, zein nolako baloreak bultzatzen ditu Nafar gobernuak?

EUSKARA SEXISTA AL DA?




Azpeitiko Euskara Patronatuko web orrian agertzen den,  Amaia Alvarez Uriak euskara hizkuntza sexista den inguruan egindako lana jaso dugu.

Amaia Alvarez Uria KULTURA

Euskarak ez dauka genero gramatikalik eta horren ondorioz jendeak pentsatzen du ez dela sexista, baina beste modu batzuetan agertzen da genero bereizketa.
Sarrera

Lan honen (1) helburua azken hogeita bost urtetan euskara eta sexismoari buruz egin diren lanak biltzea eta aztertzea da, gai honetan adituak direnen hitzak jasotzea eta bata bestearen ondoan jartzea (2). Hori egin eta gero, iruzkintzen eta osatzen saiatuko gara. Gauza batzuk barneratuta daude jadanik, beren bidea egin dute, eta beste askok beti bezala jarraitzen dute. Testu hau dagoena ezagututa aurrera begira jartzeko eta nondik jarraitu behar dugun erabakitzeko asmoarekin egin dugu.

Hiru esparru landu dira oro har hizkuntzari dagozkionak: hizkuntzaren bidezko sexismoa, hizkera femenino eta maskulinoak (edo sexulektoak) eta hizkuntza tresna maskulinotzat jotzen duen joera.

Lehenengo esparrua da gehien sakondu dena euskararen munduan. Bi alde daude hemen; lexikoaren azterketa, batetik (oso alde bizi eta aldakorra) eta hizkuntzaren egitura edo sistema (finkoa eta historian zehar oso astiro aldatzen dena) bestetik.

Bigarren esparruan sinismen eta uste ugari daude (kultura anglo-amerikarrean folklinguistics deitu izan diote honi). Datuetan oinarritutako ikerketak izan beharrean, susmoetan eta aurreiritzietan oinarritutakoa da honi buruz idatzitako gehiena. Hizkera femeninoari buruz hitz egitean dauden usteak hauek dira, Cameronen arabera:

Etorririk eza (hitz egitean emakumeek ez dute gizonezkoek duten jariotasuna).
Esaldi amaitugabeak (emakumeek hizketa informala darabilte, ahozko komunikazioa dute oinarri).
Hurrenkera logikorik gabeko hizketa (pentsamendu logiko-matematikoa gizonezkoena denez, gai batetik bestera “saltoka” hitz egiten dute emakumeek).
Galdera doinuko baiezkoak (auto-estimu baxua berriro ere, besteen onespena behar dute emakumeek bere hizketarekin jarraitzeko).
Gizasemeek baino gutxiago hitz egitea (bere sexu/generoari “dagokio” hitz egiten egon beharrean entzutea, rol pasibo-hartzailea “beraiena” den heinean).
Konpetentziazkoak baino kooperaziozko estrategien erabilera (3) (konpetitibitatea balio maskulinoa omen da, arlo publikoa maskulinoa omen den bezala).

Ikus daitekeenez, hizkera femeninoaren ezaugarri hauen atzean pentsamolde patriarkala/androzentrikoa agertzen da, rol femeninoa eta maskulinoa zehatzen dituena, bakoitzari portaera eta balio jakin batzuk emanez, sexu/genero bereko pertsona guztiak arau orokortzaileen bidez berdindu nahian.

Hirugarren esparrua aipu bat besterik ez da euskarari buruzko artikuluetan; pentsaera honen arabera, hizkuntza gizonezkoek sortu dutenez, eta haien tresna denez, emakumea ez da bertan agertzen eta ez da horrekin identifikatzen; beraz, arrotza da berarentzat eta emakumeentzat baliagarria izango den tresna bat osatu behar da. Adibide bat ematearren hor daukagu The Madwoman in the attic liburuaren lehen esaldia: “The pen is the penis”. (4)

Has gaitezen lehenengo esparruan egindakoa ikusten. Horretarako hiru puntutan banatuko dugu gaia: hizkuntza, euskara eta, azkenik, androzentrismoa eta sexismoa.
Orain arte egindako lanak

Hizkuntza

Zer da hizkuntza? Nori galdetzen diozun da kontua. Hemen ere zenbat buru hainbat aburu. Izan ere, hainbat ikuspegitatik hel dakioke gai honi, hori dela eta, makina bat erantzun aurkituko ditugu:

Hizkuntza komunikazio tresna da (esan nahi duguna nahi dugun moduan esan dezakegu?).
Gertaera soziala (hartu-emana eskatzen du, parte hartzea, pertsonak).
Prestigiozko ezagupena (ez dago guztien esku hizkuntzaren ezagutza; alfabetatugabeak eta etorkin batzuen integrazio arazoak).
Kultur adierazpidea (hizkuntza kulturaren parte da eta kultura hizkuntzarena).
Errealitatearen isla (eguneroko gertaerek eragiten dute hizkuntzaren erabileran, hitz hautaketan adibidez).
Ezagupena sortzeko bidea da (jakituria lortzeko hizkuntza eta terminologia ezagutu behar ditugu).
Errealitatea interpretatu eta sinbolikoki sortu egiten du (izena duenak izana du).
Pentsamoldea baldintzatzen du (erretorikaren, ondo hitz egitearen boterea eta informazio berria jasotzean "fitxeroan" sartzen dugu eta beste jakituriak bazter ditzake).
Arketipoak transmititzen ditu.
Generoen irudikapena adierazten du.
Nortasunaren eta identitatearen garapenerako garrantzitsua da.
Lurralde edota nazio baten ezaugarria da.
Jendarteak eta historiak sortutakoa da.
Moldagarria da, etengabe aldatzeko gaitasuna du, garai berrietara egokitzeko ahalmena du nahiz eta zaharkituta dagoen eta aipatutako egokitzapena ez den guztiz gauzatu (eta hor agertzen da hizkera ez-sexistaren beharra besteak beste).

Honetaz gain, hizkuntzalaritzaren ikuspegitik, hizkuntza araua eta erabilera da, sistema bikoitza alegia. Saussurek langue (hizkuntza) eta parole (hizketa) ezberdintzen zituen eta Chomskyk competence (gaitasuna) eta performance (jarduera, ariketa). Hizkuntzak eta errealitateak elkarri eragiten diote beraz, eta honen ondoren galdera bat agertzen zaigu: zer da sexista, hizkuntza ala erabilera? Aditu batzuen hitzak erabiliko ditut honi erantzuna emateko:

“Kultura sexistatik mintzaira sexista dator eta mintzaira sexistak kulturaren sexismoa iraunarazten du” (Agurtzane Juanena).
“Hizkuntza errealitatearen sortzailea da eta munduak sortua aldi berean” (Uri Ruiz Bikandi).
“Euskara kultura sexista batean murgildutako hizkuntza ez-sexista da” (Linda White).
“Hizkuntzek ez dute beren egituragatik diskriminatzen. Hizkuntzak kultura jakin baten isla dira” (Begoña Muruaga)
“Ezin dugu hitz egin... ‘hizkuntza sexista’ri buruz, baizik eta hizkuntzaren ‘erabilera sexista’ri buruz... hizkuntzak... aukera ugari ematen baitu errealitate jakin bat deskribatzeko” (Emakunderen proposamenetan)

Gai honen inguruan hiru iritzi daude nagusiki; lehenengo iritziaren arabera harreman dialektikoa dago arauaren (sistema, hizkuntza edo gramatika ere deitutakoa) eta erabileraren (hizkera eta mintzaira ere deitutakoa) artean, hau da, hizkuntzaren bi aldeek dute zeresana eta hauek biak kontuan izan behar dira sexismoa gaindituko bada. Bigarren iritziaren arabera kultura/errealitatea da sexista, eta hori aldatuz gero, hizkuntza-sistema ere aldatuko da eta, honen ondorioz, ez dago hizkuntzan aldaketarik egin beharrik edo, behintzat, ez da lehentasunen arteko eginbeharra hizkuntzaren sexismoarena. Azken iritzia da zabalduena eta honen harira egin dira gaur egun ezagutzen ditugun gomendio asko; hauen arabera erabilera da sexista (hizkuntza-sistema ez da sexistatzat jotzen).

Gure ustez, argi dago erabilera ez-sexista egiteko aukera ematen digula euskarak. Hala ere, erabilera sexista egiteko aukera dagoen neurrian ez al da hizkuntza hein batean sexista? Gainera, onartzen badugu gaztelania, frantsesa, ingelesa... beste hizkuntza (batzu)k sexistak direla, zerk ezberdintzen du euskara? Ikusten duzuenez, guk lehenengo iritziarekin bat egiten dugu.


Euskara

Euskararen zama sexista %5 da, ingelesarena %15, frantsesarena %40 eta gaztelaniarena %80, Álvaro García Meseguerren arabera (5). Meseguerrek sexu-zama kuantifikatzeko kontuan hartzen dituen faktoreak hurrengo hauek dira: genero gramatikalaren eta sexuen arteko erlazioa (el chico/la chica); maskulinoaren erabilpena genero komunaren balioaz (droits de l´homme, postman); aditzaren eta izenordeen sexualizazioa (míralo, escúchala; he/she) eta erro maskulinotik hitz komunak (humanidad, mankind) (6).

Euskarak ez dauka genero gramatikalik eta horren ondorioz jendeak pentsatzen du ez dela sexista, baina beste modu batzuetan agertzen da genero bereizketa, (giza-, anai-, ema-, -gizon, -eme, -andre). Hirugarren pertsona singularra neutroa da (bera/hura), beste hizkuntza askotan markatuta dagoenean. Atzizki gehienak neutroak dira (-gizon, -eme, -andre kenduta). Aditzean genero bereizketa agertzen da hikako tratamenduan (parekoen arteko binakako komunikazioan sexua gramatika kategoria bihurtzen da: -n/-k).

Erdaretatiko datorren eragina ere aipatu egin behar da. Hizkuntzan kalko eta maileguetan azaltzen da, (maskulino orokortzailea: aitak, errege katolikoak; generoa adjektibo eta izenetan: antropologo, boluntario). Linda Whitek “genero kutsadura” (7) deitzen duena ere gertatzen da euskaraz; izen neutroak pentsamenduan genero batekin identifikatzen ditugu (medikua, langilea, politikaria, erizaina, idazkaria, garbitzailea); generoa morfologikoki ez da ia agertzen euskaraz, asoziazio kultural baten ondorioz gaineratu/ezarri zaio. Baina ez da lanbideetara mugatzen, gizonezkoek balio generikoa duen edozein esaldi bereganatzen baitute (gazteek = gizon gazteek (8)).

Hiztegiari erreparatzen badiogu, “itxurazko bikoteak” topa ditzakegu (forma berdina dituzten hitz pareak baina esanahi ezberdina generoaren arabera, adibidez emabakar: monogamo eta gizabakar: norbanako, indibidual; gizalege (begirunea) eta emalege (hilekoa); gizatxar (pertsona gaizto, zital) eta ematxar (puta)), edo “jauzi semantikoak”, generikotik espezifikora doazenak eta alderantziz, (adibidez gizon, txo eta gizajo genero maskulinoaren adieratik salto egiten dute adiera generikora).

Gai honetan polemika gehien sortu duena pertsona adierazteko hitzen arteko aukerarik egokiena zein zen erabakitzea izan da. Gizon hitza erabili izan da bai maskulinoa bai generikoa adierazteko euskararen historian zehar, maskulinoa izanik, eta giza- erroa gizon hitzetik datorrela aintzat hartzen badugu, etimologikoki gizaki maskulino izaten jarraitzen du. Honen aurrean bi jarrera egon dira: alde batetik hegoaldean gizaki neutrotzat hartu izan denez luzaroan eta gaur egun semantikoki desberdinak direnez horrela uztea, (giza-ren eratorriekin batera, gizarte, gizalege...) eta maskulinorako gizon, gizaseme eta gizonezko lagatzea.

Bestetik maskulino orokortzaile eta emakumeen izkutatzaile den forma hauek baztertzea eta jende(ki), pertsona eta jendarte proposatu dituzte, (gizon, gizaki eta gizaseme forma maskulinoak izanik eta emakume, emazte, emazteki femeninoak). Gainera, kontuan hartu behar da iparraldean egun gizaki forma maskulinoa erabiltzen dela emaztekiren aldean.

Hiztegiari buruz ari garenez eta hain gai polemikoa izan denari buruz komentario xume bat egitearren, hona hemen Ibon Sarasola euskaltzain eta hiztegigileak esaten duena gizaki hitzari buruz:

“Tradizioa aldarrikatu behar dugu sasitradizioen, asmaketa arbitrario eta alferrikakoen –batez ere alferrikakoen- aurrean, baina ez beti eta ororen gainetik. Adibidez, gizaki, tradizioan ‘gizonezkoa’ da batez ere. Baina ‘giza arrazako banakoa’ adieran ere erabili da. Hizkuntzak gaur egun, begien bistako arrazoiengatik, gizonezko nahiz emakumezko edozein izendatzeko, gizon-ez bestelako hitz bat behar du. Froga daiteke, tradizioa gorabehera, gizaki dela betebehar horretarako aukerarik egokiena, eta ‘gizonezko’ esateko baditugula gizaki bezain egokiak. Horrelako egoeretan, tradizioak ez lioke oztopo egin behar, inondik eta inola ere, hizkuntzaren aurrerabideari”. (9)

Beraz, bai Ibon Sarasolak, bai Emakundek gizaki eta gizarte hitzak proposatzen dituzte forma orokor eta neutrotzat. Erabaki honen arazoa da hegoaldera mugatzen dela eta, iparraldea kontuan hartu nahi badugu, ikuspegi global batez (euskara Euskal Herriko hizkuntza denez), jende(ki), pertsona eta jendarte erabili beharko genituzke (tradizioan ere agertzen direnak, Lhanderen hiztegian besteak beste).

Honen guztiaren aurrean bi bide ditugu; hitz berriak sortu edo hizkuntzak eskaintzen dituen aldaeren artean egokia den bat aukeratu egokia ez dena baztertuz. Helburu honekin Emakundek proposamen batzuk egin ditu hurrengoa argudiatuz: “hizkuntzaren erabilera jakinaren gainean aldatzea lagungarri gertatuko da gure mundu-ikuskera eta gizonen eta emakumeen arteko harremanei buruz daukagun kontzeptua ere aldatzeko”.

Instituto de la Mujer-ekoek hurrengo arrazoiak ematen dituzte proposamen ez-sexisten alde: “arau linguistiko batzuek emakumeen identifikazioa oztopatzen dute; arau linguistikoak ikuspegi androzentrikotik eginda daude; rol sozialetan gertatu diren aldaketetara egokitu behar da hizkuntza diskriminatzen duten estereotipoak baztertzeko”.

Emakunderen hizkera ez-sexista erabiltzeko gomendioak:

Gizon, gizaseme eta gizonezko forma maskulinoak dira. Forma orokorrerako gizaki eta giza- erabiliko ditugu. "izena+gizon" egituraren ordez, "-ari" atzizkia edo "langile" erabiliko dugu.
Euskaraz ditugun hitz elkarketak erabiliko ditugu (seme-alabak, neska-mutilak), eta ez erdaratatik etorri zaizkigun kalkoak: aitak, semeak... (maskulino orokortzaile direnak).
Zuzendari jauna formula saihestuko dugu eta hurrengo hiru aukeren artean aukeratu: zuzendaria edo zuzendari jaun/andrea (zein generotakoa den ez dakigunean), zuzendari jauna edo zuzendari andrea (zein generotakoa den dakigunean).
Ez dugu "-sa" atzizkia erabiliko. Zubereraz bizirik dagoen arren (laborarisa, jainkosa, alarguntsa, abadesa, alkatesa), hegoaldean "-ren emaztea" esateko erabili baita. Beraz, generoa zehaztu nahi badugu, neska/mutil dantzaria edo gizon/emakume dantzaria esango dugu.
Hitanoa ez dugu talde misto bati zuzendutako mezuan erabiliko.
Kontuz beste muturrera pasatzearekin (erdaretikako itzulpenetan hizkera sexista saihesteko perifrasi batzuk beharrik gabe mantentzea).
Gizartea bi generok osatzen dugu, bien interesak asetu behar dira. Emakumeei buruz hitz egiten ari bagara zehaztu, eta berdin gizonekin. Ez erabili lagun, pertsona, haur... forma orokorrak zehatzei buruz ari bagara.
Pareko tratamendua eman behar zaie emakume eta gizonei. Saihestu “Etxebarria jauna/zuzendaria eta Mirentxu”; “gizonak hor daude eta neskak orain etorriko dira”; Kontuz adjetiboekin: lirain, eder, polit, panpox, pertxenta, xarmant eta indartsu, sendo, azkar, iaio, trebe... (generoekin identifikatzen dira eta hori zaindu egin behar da).
Ez dira lotu behar estereotipoak eta gizarte-paperak, lanbideak, sexuak. Zirujaua, abokatua, soldadua, iturgina, arotza, jostuna, ile-apaintzailea, erizaina... andrazkoak zein gizonezkoak izan daitezke.
Pertsonak izen, abizen, kargu, lanbidez identifikatu behar dira, ez andreaz. Erabili: “(Miren) Azkarate Kultura sailburua (ez (Miren) Azkarate andrea)”. Gizonekin abizena soilik aipatzen bada, andreekin gauza bera egin.
Ahaidetasun-erreferentzia alferrekorik ez egin. Saihestu “alkate jauna eta bere emaztea”.
Ez gutxietsi edo oztopatu emakumeen ekintzak hizketaren bidez, haien irudi soziala gutxiesten baita modu horretan.

Emazteek diote, Eraikizan eta Anuntxi Aranaren proposamenak:

Jende(ki), pertsona (gizaki, gizonen ordez)
Jendarte (gizarteren ordez)
Haurrideak (anaiaken ordez; anai-arrebak)
Haurridetasuna (anaitasunaren ordez)

Begoña Muruagaren gomendioak:

Mezuen atzean dagoen simetria faltan, anbiguotasunean, sexismoan erreparatu.
Ez galdu alderdi anekdotikoetan (@ ren zuzentasuna gaztelaniako generikoa osatzeko adibidez) eta emakume eta gizonen arteko harremanen azterketa egin.
Arreta berezia jarri prentsa, iragarki, futbol, internet eta bideojokoetan agertzen diren eredu eta esaeretan.
Adi egon, gizartean lortu ditugun aldaketa txikiak oso erraz galdu ditzakegu eta (Anuntxi Aranak esaten du “aitzinamenduak ez dira[ela] itzulezinak”).

Bestalde, aipatzekoa da hizkera ez-sexista erabiltzeko gomendioek egin duten bidea, hau da, Emakundek eta HAEE-IVAPek hartutako erabakiak abian jarri dituzte eta Euskaltzaindiak ez ditu sinatu nahi izan Emakunde, HAEE-IVAP, Hizkuntz Politikarako idazkaritza eta Euskaltzaindiaren lan taldean egindako gomendioak. Aitortu dute ez dela astakeria baina ez datoz bat.

Euskaltzaindiak emandako arau eta gomendioetan gramatikaltasunari eta tradizioari erreparatzen diote (honen ondorioz dvandva hitz elkarketak aipatzen dituzte; seme-alabak eta ez semeak adibidez, baina besterik ez). Real Academia de la Lengua Españolarekin berdin gertatzen da, ez dute gehiegi egin hizkera ez-sexista erabiltzeko gomendioei dagokionez, tradizionalki gizonezkoen lanbideren bat femeninoan ere jarri (tradizio handiena dutenak soilik; adibidez, abogada) eta kito. Ondo legoke XXI. mendea izaki hauen aldetik ere partehartzea egotea.

Erabilera aldatzea sistema aldatzea baino errazagoa da, nahiz eta hizkuntza ere historian zehar aldatzen den, zu garai batean plurala (10) zen eta gaur egun singularra da adibidez, eta honek azkenean sisteman eragingo du. Arauak hitzei buruzkoak dira, esanahiak ezin dira hain erraz aldatu, hauek sinbolo sistemarekin daukatelako harremana.

2011-04-30

Ipuin gidak

Ipuinek, umeak txiki-txikiak direnetik, heziketarako baliabide ezin hobea eskaintzen digute. Ipuinen bidez umeek mezu desberdinak jasotzen dituzte eta barneko adimen-egituretan eragina izaten dute, beraien inguruan gertatzen diren gauzen irakurketa egiten joateko lagungarri suertatzen direlarik. Umeen literaturak jendarteratze prozesuan duen funtzio argienetarikoa eredu femenino eta maskulinoen igorpena da. Neska-mutilei paper sexualak helarazten zaizkie arrakasta handiz; sexu bakoitzarentzat rol, gaitasun eta portaera batzuk markatuko dituzte.

Urtxintxa aisialdi eskolak, baliabide ezberdinak argitaratu ditu:

1.Ipuinak ez sexistak izateko gida
2.Xake Mate

Haur literatura eta hezkidetza

Jarraian ikus dezakezue, Donostia Kulturako Liburutegi Nagusiak eta Emakumearen Ordezkaritzak , aholkulari talde batekin egindako ipuinen eta liburuen katalogoa, 0-12 urte biartekoentzat.


0-6 urte:
 Ada ez da inoiz beldurtzen; Cordova, Isabel
Aitona maitea; Abeya, Elisabet
Arratsalde euritsua; Leonrad, Marcía
Bainuetxeko fantasma; Company, Mercé
Eta handia egiten naizenean, zer?; Abeya, Elisabet
Hau eskola bada ni tigrea naiz; Viza, Montserrat
Kiriko eskolan; Marti, Isabel
Kiriko eta bere sendia; Marti, Isabel
Kiriko igerilekuan; Elena Horacio, Martí Isabel
Lainoa poltsikoetan; Alibé I Riera, Maria Dolors
Mamu bat hirian; Garrido de Rodriguez, Neli
Marigorringoak hegan; Zubizarreta, Patxi
Marixorren deskuidoa; Mathieu, Renada
Mustloa naaaiz...; Zubizarreta, Patxi
Puf! Hau nazka; Casadelrrey, Fina
Teo lagun baten etxean; Denou, Violeta
Teo udalekuan; Denou, Violeta
Zarata zoroak; Garrido de Rodriguez, Neli
Zazpi senide musikariak; Abeya, Elisabet


6-9 urte
Ahatetxoa eta sahats negartia; Landa, Mariasun
Aita despistatu bat; Gregori, Josep
Aiton-amonak; Balzola, Asun
Aitonaren txalupan; Landa, Mariasun
Aldaketen hiria; Sagarzazu, Pako
Alex; Landa, Marisun
Amona maitea, zure Susik; Nostlinger, Christine
Augusto eta Augustina pailazoak; Preussler, Otfried
Begigorritarren erlojua; Arrieta, Yolanda
Elisabete lehoi domatzailea; Landa, Mariasun
Ernestoren historia; Company, Mercé
Errusika; Landa, Mariasun
Etorriko zara nirekin?; Calleja, Seve
Franzen eskolako kontuak; Nostlinger, Christine
Franzen oporretako kontuak;  Nostlinger, Christine
Funtefa-Funtefi txikia; Lobe, Mira
Gola katu trapezista; Etxaniz Xabier
Gorka Doneraen larrosa; Sennell, Joles
Hannoren herensugetxoa; Korschunow, Irina
Iholdi; Landa, Mariasun
Irma; Landa, Mariasun
Izeba Mariasunen ipuinak; Sarrionandia, Joseba
Izeba txikia; Landa, Mariasun
Joantxoren fragata. askatasuna; Balzola, Asun
Josetxoren egunkaria. Langabezia; Balzola Asun
Joxepi dendaria; Landa, Mariasun
Kaskarintxo; Landa Mariasun, Ormazabal Joxantonio
Lagun-lagunak; Danziger, Paula
Leireren opor miresgarriak; Ortiz de Landaluze, Agurtzane
Maria eta taerkia; Landa, Mariasun
Markel, Maddi eta Maluta; Nostlinger, Christine
Mini eskolara doa;  Nostlinger, Christine
Nire osaba teo; Mateos, Pilar
Nola bizi, zazpi bizi; Arrieta Yolanda
Partxela; Landa, Mariasun
Susi maitea, paul maitea; Nostlinger, Christine
Txan fantasma; Landa, Mariasun
Txitoen istorioa; Atxaga, Bernardo
Xola eta basurdeak; Atxaga, Bernardo
Zergatik?; Keselman, Gabriela
Ziriko zerritxoa; Haler, Eveline

9-12 urte
Amets uhinak; Landa, Mariasun
Amona; Hartling, Peter
Amona eta biok, Broger, Achim
Amaona sagar gainean; Lobe, Mira
Azken herensugea; Nesbit, Edith
Beldurra pasa nahi baduzu; Sommer-Bodenburg, Angela
Belle landetako direna; Garmenida, Mikel
Benek Anna maite du; Hartling, Peter
Bufanda urdina; Balzola, Asun
Enekoren soineko arrosa; Fine, Anne
Eskubeltz taldearen abenturak; Jurgen Press, Hans
Franze; Hartling, Peter
Franzen gorabeherak; Nostlinger, Christine
Iñaxioren kefir bereziak; Moreno, Marian-Lopez, Manu
Hegaz egiten ez zuten txorien zuhaitza; Lopez Narvaez Concha
Ilun; Etxaniz, Xabier
Julieta, Romeo eta saguak; Landa, Mariasun
Mari-Marietta; Gozalez Esnal Maite
Neskatxak; Fernandez Paz Agustin
Pippi itsasorako asmotan; Lindgren Astrid
Pippi kaltzaluze; Lindgren Astrid
Rosalindek asmoak  ditu buruan; Nostlinger Christine
Sadako eta paperzeko mila kurriloak; Goerr, Eleanor
Utinghami lainotako errege; Canela, Mer


2011-04-29

Hezkidetza gida


Hezkidetza gida hau, baliabide interesagarria iruditzen zait. Hona hemen, gidak barnebiltzen duen edukien inguruko laburpen txiki bat:

Hezkidetza gida: 50 galdera eta beste horrenbeste proposamen.

Euskal Herriko Bilgune Feministak Hezkidetza gida”. Parekideta-sunaren bidean lanean diharduten hezitzaileentzat tresna praktikoa izan nahi du gidak eta  50 galdera eta horiek erantzuteko 50 proposamen planteatu dituzte Marije Apodakak, Maider Gon-zalezek, Aitziber Martinez de Lagosek eta Bea Ugartek.

Hezkuntza jardueretan, oharkabean, maiz gertatzen dira sexu bereizkeriak. Horregatik arrazoi nahikoa badago parekidetasuna lortzeko eskolako jardueretan esku hartzeak ondo planifikatzeko. Adibideak, asko dira. Jolastokietan, gehienetan, mutilak ikusten dira jaun eta jabe, eta neskak berriz, bazterreko jolasean; lantzen diren liburu eta edukietan, eduki androzentrikoak dira ardatza nahi baino gehiagotan; jarreretan, harremanetan, balioetan, askotan, eredu maskulinoa izaten da erreferentea.
Bilgune Feministak duela urte batzuk ikastetxeek hezkuntza hezkidetzailea bermatzeko beharrezko minimoak jasotzen dituen 10 puntuko zerrenda, Minimoen Taula, kaleratu zuen. Minimoen Taula, Euskal Hezkuntza Sisteman txertatzeko bitartekoa da, hain zuzen ere, hezkidetza eta genero ikuskera praktikatzen lagundu gaituena. Baina, horretarako, Hezkuntza Sistemak, eraldatzailea eta sortzailea izan beharko luke. Hau da, hezkuntzak, genero-arteko erlazio berriak sortzen laguntzeaz gain, euskal emakumeok bizi ditugun, eta historian zehar bizi izan dituzten gutxitze eta diskriminazioei aurre egiteko bitarteko zehatzak izan beharko lituzke.
Bilgune Feministak, bide horretan, hots, Parekidetasunaren bidean, urratsak emateko hezkuntzan dabilen edonori, beste tresna bat eskaini nahi izan dio. Horrela, 2006. urtean, Hezkidetza-Gida sortzen hasi ginen; aditu-taldea sortu eta edukiak definitu genituen. 2008an argitaratu dugu eta hezitzaileei hainbat bidetatik helarazten  ari gara (komunikabideak, mintegia, ikastaroa eta aurkezpen zehatzak). Gaurtik aurrerako lanean, hezkidetza errealitatea izan dadin, hezkuntza-komunitatean bilkurak, eztabaidak eta adostasunak lortzea litzateke helburua.
Gidak, eredu maskulinoa nola goraipatzen den erakusteko hainbat adibide praktiko ematen ditu. Unitate Didaktikoak sortzean, edozein hezitzailek hezkidetza kontuan izateko jarraibideak emango dituen gida sortu nahi izan dugu. Parekidetasunaren bidean beste tresna bat da. Baina, tresna edo bitarteko praktikoa izatea nahi izan dugu, hezitzaileek pauso praktikoak emateko duten erronkan, lagungarri izatea nahi izan dugu. Hori dela eta, gidak, irakasleak eguneroko jardueretan izan ditzakeen galderei erantzuteko asmoz planteatu da. Eman beharreko pausoak antolatu ditugu eta horretarako, koloreen bidez atalak ondo bereizi ditugu. Atal teorikoa eta praktikoa ondo uztartuak ditu, gidaren erabilera errazteko eta atal praktikoari garrantzia emateko.
Unitate Didaktiko bat egitean hezkidetzaren ikuspuntutik kontuan izan beharreko elementuak azaltzen ditu:  balioak eta konpetentziak, helburuak, edukiak, metodologia, ikastetxearen antolaketa, materialak, harremanak, hizkuntza, espazioa eta denbora, ebaluazioa. Atal bakoitzean, hainbat galderen inguruan hausnarketa eta proposamenak luzatu ditugu.
Atal bakoitzean, hezkidetzaren ikuspuntutik eginiko definizioa osatu dugu; hainbat proposamen, jarraibide, zenbait egiteko  modu eta adibide ere eskaini ditugu. Horrela, praktika bat, parekidetasunaren aldekoa den edo ez bereizteko irizpideak izan ditzagun.
Gidan, galdera hauei eta beste horrenbeste galderari erantzuteko proposamenak topa daitezke:
  1. Zeintzuk dira sexua eta generoa dela eta diskriminazioak ekiditeko hezkuntzaren oinarritzat hartu beharreko balioak?
  2. Konpetentziek zein irizpide bete behar dituzte?
  3. Zeintzuk dira balio eta konpetentzia horiek barneratzen lagunduko duten jarraibideak?
  4. Zeintzuk dira sexua eta generoa dela eta diskriminazioak ekiditeko helburuek bete behar dituzten irizpideak?
  5. Helburuak bertsuak izan behar dira neskentzako edo mutilentzako?
  6. Gu, hezkidetzaileok, ere, generoan sozializatuak izan gara. Zer egin dezakegu hori ikasleengan edo partaideengan ditugun itxaropenetan ez islatzeko?
  7. Zer hartu behar da kontuan edukiak programatzerakoan?
  8. Zelan jorratu jarrerak?
  9. Hezkidetzaileon zein jokabideetan isla daiteke sexismoa?
  10. Zeintzuk dira metodologia hezkidetzailearen ildoak?
  11. Zein teknika erabil daitezke eta zer lortu behar dute?
  12. Zeintzuk dira metodologia hezkidetzailea martxan jartzeko jarraibide lagungarriak?
  13. Ikastetxeetan hainbat arau eta protokolo arautua datoz, hezkidetzaileek zein partaideek ezin dute ezer aldatu, zer egin hori baztertzailea denean?
  14. Zer da antolakuntza demokratikoa?
  15. Zelan aztertu materiala sexista den ala ez jakiteko?
  16. Zein estrategiek laguntzen dute harreman parekideak bultzatzen?
  17. Zeintzuk dira zaintzaren etikaren irizpideak? 
  18. Zein izango da parekidetasunean oinarritutako harremanak izaten lagunduko digun araudia?
  19. Zeintzuk dira komunikaziorako oinarrizko arauak?
  20. Zer da hizkuntza sexista?
  21. Euskara sexista al da?
  22. Zer da espazioa eta denboraren erabilera sexista?
  23. Zer aztertu behar da espazioari eta denborari buruzko diagnosia egiteko?
  24. Zer da ebaluazio hezkidetzailea?
  25. Nola ebaluatzen dira jarrerak?

Laburbilduz

Horrelako galderei erantzunez zera lortu nahi dugu: norbere berezitasunaren arabera, askotariko izaerak onartuz, generotik at egiten den pertsonen hezkuntza. Irizpide sexistek barnebiltzen dituzten, gizon eta emakumeei egokitutako rol, balio, portaerak... transmititu gabe heztea.

2011-04-27

Euskal Curriculuma eta Hezkidetza


Curriculumak kulturaren transmisioan erabateko garrantzia duela uka ezina da, hortaz euskal kultura eta euskara errespetatuko duen curriculuma izatea ezinbestekoa ikusten dut Euskal Herrian bizi garen heinean.
Gaur egun, curriculumaren edukinen %55a Madriletik datorrela jakinda, esan dezakegu gaur egun ez dagoela euskalduna izatean helburu duen curriculumik. Horregatik, euskal hezkuntza sistema nazionalaren eraikuntzara eramango gaituen EUSKAL Curriculuma praktikan jartzea litzateke egokiena.

Eta curriculum hau existitzen da, gaur egun oriandik praktikan jartzen ez den arren. Beraz, hezkidetzari buruz zer dioen jakitea beharrezkoa ikusten dut, batez ere euskal hezkuntza batean sinisten dugunontzat. Horretarako, egizu clik hemen hezkidetzaren gaiari buruz euskal curriculumak zer esaten duen jakiteko.

Hezkidetzaren garrantziaz hezkuntzan bideoa

Hezkidetzari buruz sarean aurkitu dudan bideo hau interesgarria iruditu zait: Bideoa,  ikasle ikuspegi batetik landuta dago.

Ipuina

Ipuin hau, Marierrauskinen bertsio berritua da. Betiko ipuinetan landu den ikuspegiari, bete ikuspegi bat ematen dio.

Ipuina sarean bakarrik gazteleraz aurkitu dut. Hala ere, Txalaparta argitaletxeak euskaraz argitaratu zuen Durangoko azokarako.

Ipuina